Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Saltzaileak badauka
gaur nahikoa treta,
baten karpeta eta
bestean maleta.
Nik afrodisiakoz
dakarkit beteta,
zuri saldu nahiean
beharrean zaude ta. (bis)
J.Agirre:
Beharbada laster juango
naiz ni mundutikan,
baina ez det mudatu nahi
bizimodutikan.
Engainatu nahi nazu
gaur zuk kontutikan,
nei ez diazu galduko
lehengo kondutikan! (bis)
Peñagarikano:
Orandara heldu naiz
holako produktoz,
nonbait etxe hontara
saltzaileak datoz.
Gainera etorri naiz
zuri saldu asmoz,
zure andreak deitu dit
neri telefonoz. (bis)
J.Agirre:
Hau ere iritsi zait
gaur halabeharrez
ta ezin hartuko det
hain jenio txarrez.
Orain arte kontua,
besterik ezer ez;
zer jenero daukazun
zuk esan mesedez. (bis)
Peñagarikano:
Jeneroa esan gabe
nik ezin det laga,
ta oraintxe izango da
hortako bolada.
Egañak esan duna
egia beharbada,
ez ote dezun eman
azken puztankada. (bis)
J.Agirre:
Erantzun nahi nizuke
umil eta bare;
lotsagabez bazera
edozeinen pare.
Hontaz aurrera gutxi
eingo badet ere,
zu bezela ez nago
demostratu gabe. (bis)
Peñagarikano:
Nunbait zure inguruan
badira birjinak,
honek esaten ditu
hain kontu zikinak.
Erosiko al dizkit
oain nagusi finak,
lenteja tankerako
pastila urdinak? (bis)
J.Agirre:
Neri ez dit inportarik
urdin edo gorri,
baina kontuarekin
ez zaitez etorri.
Zerbaiten beharrian
zu zaude zerori,
lodituko bazaizu
lepo alu hori. (bis)
Peñagarikano:
Honi pastilak saltzen
nik badaukat lana
ta ezin det onartu
oain berak esana.
Zeorri zabiltza oker,
nagusi laztana,
zerorrek dadukazu
loditzen ez dana. (bis)
J.Agirre:
Nolanahi kontatzen du
hain gauza lizuna,
pentsa behar zendun zerbait
esango nizuna.
Nik nola daukatan da
zuk ez dakizuna,
zuk dezu ezer ein gabe
mehetuko zaizuna. (bis)
Peñagarikano:
Entzun al diozue
honi albistea?
Nik ez nuen pentsatzen
horta iristea.
Lodituko zaidala
badaukat ustea,
bai prestatzen badezu
zeure emaztea. (bis)
J.Agirre:
Hola mintzatzen da hau
bakinat alditan,
holaxen jarduten du
hirutatik bitan.
Esaten du dagola
hain sasoia haunditan
ta azkenian amona
baten inbiritan. (bis)