Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
| Bertsoa entzun | 
1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
		
				
				Nom de la strophe: 
		Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Egia esan zalantza izpirik
ez nuen egiten aurrez,
orain egia berri bat dakit,
hau ote da nere kaltez?
Eman didaten etxe goxoan
ni bizi izan naiz errez;
ama usteko, aita usteko,
lasai zaitezte mesedez;
nere odolik ez det ukatzen,
geroko babesa ere ez. (bis)
Guk holakoxe susto batzuek
hartzen ditugu tarteko,
ondorioak atera ditut
bateko eta besteko;
esan bezela bizi berririk
nahiz ez dedan ukatzeko,
egia dena jakite hori
gaur ez det izan kalteko,
balioko ahal dit zapaldu denak
orain hobe ulertzeko! (bis)
