Bertsos - View details   To know more about this section

1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (23. 1999. Zarautz)
Performance
1999-09-03 Zarautz Sariketa
Conductor
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Agirreazaldegi, Ainhoa
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kartzelako gaia: Mundu honetan dena jakiten da azkenean, eta zuk ere jakin duzu jakin beharrekoa, gaur goizean gainera: ijitokumea zara, gaur arte ustez zeure guraso zenituenek jaioberritan jasotakoa.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egia esan zalantza izpirik
ez nuen egiten aurrez,
orain egia berri bat dakit,
hau ote da nere kaltez?
Eman didaten etxe goxoan
ni bizi izan naiz errez;
ama usteko, aita usteko,
lasai zaitezte mesedez;
nere odolik ez det ukatzen,
geroko babesa ere ez. (bis)

Guk holakoxe susto batzuek
hartzen ditugu tarteko,
ondorioak atera ditut
bateko eta besteko;
esan bezela bizi berririk
nahiz ez dedan ukatzeko,
egia dena jakite hori
gaur ez det izan kalteko,
balioko ahal dit zapaldu denak
orain hobe ulertzeko! (bis)