Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-06-24 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi lagun zahar dira eta ezkonduta bizi dira biak. Xabierrek dio bikotearekin leiala izan behar dela eta bera hala dela. Jonek, berriz, ezetz, bera askoz ere liberalagoa dela eta ez duela leiala izan beharrik emaztea maite izateko, eta gainera ez dela leiala bere bizitzan.

Description

Air
Uso xuria errazu A
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Zenbait kontu beharrezko
aldrebesak dira asko. (bis)
Honi txakurrak bezela hortik
joatea zaio berezko
eta ni berriz leial ta txintxo,
hargatikan nago fresko. (bis)

J.Lopategi:
Bakoitza bere modura
etorri ginan mundura. (bis)
Batzuk bakarra izaten dute,
besteek askoren ardura,
lorerik lore bilatzen dut
sentitzen dudan freskura. (bis)

Amuriza:
Badu honek hainbat jenio
ta lorerik lore dio; (bis)
ni beharbada antiguala naiz
baina pozik oraindio,
frutua galtzen duen loreak
ez du ezertako balio. (bis)

J.Lopategi:
Maitasunaren erreka
eguneroko arreta; (bis)
hara ta hona azazkatzen naiz
toki denetan kolpeka,
etxeko laran egunero ta
beste denetan tarteka. (bis)

Amuriza:
Etxetik besten plazara
sarri mugitua zara. (bis)
Kanpoan inork ez zaitu maite,
ibili hona ta hara,
eta etxean ere ez aurki
norbait enteratzen bada. (bis)

J.Lopategi:
Emazte hau dut jakintsu
enteratua daukazu. (bis)
Sobranteakin jokatzen dut nik
edonundikan jo ta su;
zu hortarako gauza ez bazara
biagra hartu ezazu. (bis)

Amuriza:
Kontu horiek datozkit,
martxa hortan ez da stopik. (bis)
Azeri beltz honen ibilerak
oraintxe argitu zaizkit;
horrexegatik zure andreak
kinuak egiten dizkit. (bis)

J.Lopategi:
Kinuan badezu poza
horrekin bakarrik goza. (bis)
Zuri gertatzen zaizuna esaten
ia ematen dit lotsa:
bizarra dezu luze-luzea
ta gainerakoa motza. (bis)