Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-12-22 Arrasate Jaialdia
Conducteur/trice
Egaña, Andoni
Gai-emailea
Sarasua, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni Egañak pentsatu du Unairentzako bakarkako gaia. Datorren domekan Araba-Bizkaiko Txapelketako finala izango da. Egin dezagun kontu arratsaldeko ordu bi eta erdiak direla eta puntu bategatik Igor Elortza laguna daukazula aurretik; berak eraman du txapela.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zorionak Igor benetan ondo
egina baituzu lana,
nahiz ta neronek ere ipini
kartzela hortan afana;
jendeak daki biok aspaldi
lagun eginak garana,
EAJ ta EAkoa lez
gurea paktua dana;
txapela hartu zazu zuretzat
ta saria erdibana.

Beti aurrean ni bezelako
laguna nahiz ta eduki,
bion arteko harreman hortan
beti joan da egoki;
galdu duenak irabazlean
meritua zein dan badaki
ta irabazlea laguna bada
historiak hor bi zati:
lehen Zipi eta Zape ginen ta
orain Zape eta Zipi.

Esaten danez bi lortu ezkero
laster datozela hiru;
oraingo hontan esaera zaharran
kontrakoak dirudigu
ta Arriagako entzule danak
izan ditugu testigu.
Gera ez zaitezen zure txapelan
itzal baltzaren gatibu,
buruan ondo sartu egizu ta
Gipuzkoan defendidu.