Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-02-08 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Sarasua, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Duela hilabete eskas Zarautzen gizon bat hil zuten.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Hilabete bat oraintxe dala
nago pentsatzen hasia;
holakoetan geratzen zaigun
itxaropen eskasia!
Pentsatzen degu besteren lepo
doala erru guzia;
pentsamentua izanagatik
pertsonaren askazia,
ideia denen gainetik dago
pertsona baten bizia. (bis)

Maia:
Euskal Herriko inpernu hontan
haizea ez da epela;
begi ondoa, kaleko ertza,
malkotan dago umela.
Zarautzen ere hori pasa zan
ta ez da gauza txepela;
hemen mintzatzen jarri ezkero
makina urte direla,
ezingo gendun hain errex esan
hemen gizon bat hil zela. (bis)

Egaña:
Konponbiderik ez da sumatzen
denboraren joanean;
nik eskatzen dut ez gaitezela
aingura iraganean.
Hemen gizon bat hil ziguten bai,
sasoirikan onenean;
kokodriloen malkoak dira
urrutiko dugunean,
baina malkoak puñal ditugu
hurbil gertatzen denean. (bis)

Maia:
Ehundaka gizon ta emakume
gaur ezin dira gogora;
hain da zerrenda luzea hori,
hola ez goaz inora!
Bateko dala, besteko dala,
sarritan gera aztora;
nahiz ta askotan sona haundia
irten hemendik kanpora,
hemen izenak ez du axolik
hilotza beti hilotz da. (bis)

Egaña:
Histori honek izango ahal du
bukaera borobila!
Gutxienean saia gaitezen
bake bidearen bila.
Odola baldin auzoan bada,
odol gorri ta bipila.
Lore batekin horni dezagun
tankea edo fusila,
lehenbizikoa ez gendun baina
azkena izan dadila! (bis)

Maia:
Lur zail honetan daramaguna
ez da bide erosoa;
hamaika aldiz odoldua da
Euskal Herria osoa!
Ez batzuentzat ez besteentzat
sekula ez da gozoa;
biharko egunez batu nahi bada
herria edo auzoa,
barkamenera izan beharko da
lehendabiziko pausoa. (bis)