Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-05-03 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zarautz aldean komunitate edo lagunarte batek saiakera bat egin du garai batean bezala bizitzeko, hau da, dirua erabili ordez trukean ibili gauzak. Zuek zarete komunitate horretako bi kide. Esaiguzue orain artekoa zer moduz joan den.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Dirurik gabe egin
degu guk jarduna,
trukea erabiliz
zuzen ta txukuna,
eta ni hortan behintzat
harritu laguna;
orain konprobatu det
lehen uste ez nuna:
zein erlatiboa den
aberastasuna.

Lujanbio:
Trukatzeko eman det
hiru arropa xahar
eta trukean hartu
zenbait jaki ear;
bizimodu honekin
nago txoratzear,
gauza bat ikasi det
egunotan zehar:
irauteko ez dala
gauza askorik behar.

Mendiluze:
Uko egin diogu
guk gauza askori,
bainan ezer ez zaio
faltatzen inori;
denok gaude gustora,
denok tripa lodi,
nik nahi dudanaren truk
nahi dezuna tori;
trukea eta giza-
legea da hori.

Lujanbio:
Badakit daukadala
osasun bikaina;
gorputzez sendo nago
jazkeraz apaina.
Aitor azken truke bat
tori, alajaina:
esku artean gauza
askoik ez det baina,
ilea baneukake
zuretzako aina.

Mendiluze:
Beraz berriz trukean
zera zu hasia,
baina izan liteke
truke berezia;
ematen dunak zerbait
ohi du merezia,
ilea da zuk eman
nahi dezun guzia,
trukean hartu ordun
ilegabezia.

Lujanbio:
Nere barrua daukat
zorionez bete;
gure bizimodu honek
du mila bertute;
jendeak hau ikasi
askoz hobe luke;
gure azken negozioa
egin behar genduke,
umorea salduaz
umorean truke.

Mendiluze:
Umorea umore truk
eta biak bapo,
lehenago ere halatsu
egon geralako.
Baina esperimentua
bukatu delako,
amari banoala
abisa beharko;
ba al dezu bost duro
telefonorako?