Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendiluze:
Aita, gaur arte izan
zaitut nik laguna (bis)
eta hauxe sorpresa
eman didazuna!
Nunbait kalean bueltan
zaitugu jarduna,
ekarri dezu neska
polit ta leguna;
zein da aman ondora
ekarri dezuna? (bis)
Euzkitze:
Dama hori da oso
neurri haundikua, (bis)
izaera ta mailaz
kategorikua
ta nere bihotzean
hartu du lekua;
nora begira zaude
zu txoro kaikua?
Zeure andregaia ez
al dezu nahikua? (bis)
Mendiluze:
Baietz jartzen du zure
kopeta beltzean, (bis)
baina arreta jarri
zuk nere hitzean;
erantzuna datorkit
hori aditzean,
nunbait txoko bat dauka
leku bakoitzean,
zure bihotzean ta
nere ohatzean. (bis)
Euzkitze:
Azkenengoa ez zendun
esango benetan, (bis)
bestela laster sartu
zintezke penetan!
Zertzuk gertatzen diren
gaurko egunetan,
ia gelditzen zeran
betirako bertan,
ukabilakin jotzen
bazaitut hortzetan! (bis)
Mendiluze:
Ukabilkada al da
hitzaren ordaina? (bis)
Haserreari hartu
zaiozu tamaina;
nerekin amorratu
zera alajaina!
Ez dezu entenditu
esan nahi det baina,
ikasi nahi dedala
aitak dakin aina. (bis)
Euzkitze:
Azken ateraldia
goxo ta eztia, (bis)
zure ahotik hoiek
ugari ez dia;
eskatu al didazu
neuk erakustia?
Nahiz ta eskolan pasa
bizitza guztia,
kostako zaizu aitak
aina ikastia! (bis)
Mendiluze:
Kostako zait bai baina
ezingo det etsi, (bis)
noizbait nahi nukeelako
hortara iritsi;
ta andre polit horri
nahi nioke eutsi,
esplikazio denak
beretzako utzi,
zuri're ez zizun ta
aitak erakutsi. (bis)
Euzkitze:
Ibili-ibili egin ta
hortara erori, (bis)
zertan hasi zeran zuk
ez dakizu ongi!
Tratua egingo degu,
normala da hori:
zuk eskola eskatu
nire amanteari,
nik erakutsiko'iot
zure andregaiari. (bis)
Mendiluze:
Erakutsi ezkero
ez dit egingo gaitz, (bis)
harek ere galderak
egiten ditu maiz;
azalpenak hartuko
ditu modu alaiz
eta biok ikasten
badugu hau garaiz,
ezkontzen naizenean
bapo biziko naiz! (bis)
Euzkitze:
Nundikan atera da
halako jendila? (bis)
Seme, ez zera uste
bezin inutila;
bion artean egin
leike gauza pila,
pekatua libre da
zu lasai mutila,
baina gure artian
geratu dedila. (bis)