Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-06-06 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Mikel Aginaga, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Oiartzungo Bertsolari Txapelketa (3. 1998. Oiartzun)
Représentación
1998-06-06 Oiartzun Sariketa
Conducteur/trice
Martiarena, Exteban
Bertsolaris / Auteurs
Aginaga, Mikel
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hi, Jon, hamar urte espetxean daramatzan presoa haiz; eta hi, Mikel, hilabetero bisitan joaten den laguna. Gaur ere joan haiz eta solasean hasi zarete.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-06-06 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Mikel Aginaga, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon Martin:
Hamar urtetan preso egon naiz
txoritxo baten moduan;
bisita ere egiteko gaur
asmoa hala zenduan;
eta eskerrak eman beharrez
aurkitzen nauzu gaurkuan,
oasi txiki bat zarelako
penaren basamortuan. (bis)

Aginaga:
Hamar urteak igaro dira,
horrela ezin segitu;
ateratzeko egin dituzu
ez dakit zenbat meritu!
Nahiz ta denbora luzea dela
jendeari iruditu,
hamar urteak hogeita bosta
niretzat dira bihurtu. (bis)

Jon Martin:
Hamar urtetan hola egoteak
nahikoa meritu badu;
espetxe txarrak gizakia're
pizti bihurtu ahal du.
Baietz ni noizpait nere herrian
txit irripartsu azaldu;
nik esperantza galdu det baina
zuek ez zazue galdu. (bis)

Aginaga:
Etxera bila joan zirenean
a ze nolako ikara!
Orduan pena bilakatu zen
lehengo poza ta algara;
baina laguna eutsi ezazu,
izan ezazu patxara,
nahiz ta denbora luzea degun
sufritzen pasatzen bada. (bis)

Jon Martin:
Gartzela honek argitasuna
sarri lezake itsutu;
herriagatik borrokatu nun,
Euskadirengatik justu
eta geroztik ezin izan det
argi izpirik ikutu.
Hala ta guztiz egindakoaz
ez naiz oraindik damutu. (bis)

Aginaga:
Herrian alde egin zenuen
lan zuzen ta dotorea;
lau haizetara zabaldu zenun
herri honen ohorea.
Oain hamar urte nahiz egoera
genun latza ta grabea,
gaur egungoa ez dugu lagun
lehengoa baino hobea. (bis)