Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-07-24 Aia Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea.

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Hamabost edo hamasei urte,
ametsa gendun zutabe;
elkarrengana hurbiltzen ginen
biok suabe-suabe.
Nahiz eta gero ez ginen egin
gu biok elkarren jabe,
guk lore hutsa probatu gendun
bate arantzarik gabe.

Egaña:
Nere senarra alperra baina
hatzak ez zitun alperrak,
hamaika aldiz igurtzirikan
nere gorputz ta izterrak;
ez hori soilik baizik aipatu
ez litezkeen bazterrak,
ondo ikasita etorri baitzen
Xebastianari eskerrak.

Mendiluze:
Nahi zenuena eman nizun nik
eskatu gabe mesedez
eta ederki eskertu ere
zuk ondoren laztan trebez;
neuk bakarrikan bete zintudan
maitasun eta amorez,
hark behin bakarrik eman zizun ta
andreak inoiz ere ez.

S.Lizaso:
Gure ametsa hain zen goxoa
ez trakets edo lizuna!
Nahiz ta geroztik ezberdin joan
bakoitzan eginkizuna;
bildutakoan maitekiroan
elkarri begirazuna,
beti gogoan izaten baita
gaztetako maitasuna.

Egaña:
Xebastianakin ikasi zuen
harek bere esanean;
gero nerekin ezkondu berriz
era otzan-otzanean.
Hamaika urtez gozatu gendun
guk postura etzanean!
Ta keridari bialdu nion
karga bihurtu zanean.

Mendiluze:
Keridek karga hartu ohi dute,
ni nintzan salbuespena;
neretzat poza izaten zinen
emaztearentzat pena.
Hura aurrena, hau tartekoa,
neu izan nintzen azkena;
hor ikusten da denbora berez
maisu txarrena ez dena.

S.Lizaso:
Ume ginela gu maite ginen,
ez dago esan beharrik!
Ez det probatu amanterikan
ez det probatu senarrik.
Zuen zezenak nahiz ta ez duen
garai bateko indarrik,
lehenago pozak kontatzen zitun
ta orain penak bakarrik.

Egaña:
Baina sarritan bizitza hain da
gaiztoa edo zakarra!
Istripu baten hil berria da
oraintsu nere senarra.
Lege aldetik neu nago lehenen,
daukat aitortu beharra,
ta herentzia zen gizajo haren
probetxuzko gauz bakarra.

Mendiluze:
Hil berria da nere laguna
ta beraz zure senarra;
hirurontzako hau izango zen
notizi triste samarra;
ta zeinek maite zun ikusteko
dago probatu beharra,
zeinek isuri ditun malkoak
ta nork egin dun negarra.

S.Lizaso:
Sasoi zuela aprobetxatzen
hauek bazuten afana,
nahiz eta biei geizki atera
haseratik zuten plana.
Nor maite zuen, zer alde dagon,
nor ez dago antzemana,
neretzat beti biziko baita
bi hauentzat hiltzen dana.

Egaña:
Ez da egia ta ez zazu bota
era hortako gauzikan;
ahal badin bada ez det egingo
senarran kontra hitzikan.
Ai Mendiluze, zer egin dedan
kontatuko det kasikan,
ez malkorik ta ez negarrikan
irripartxo bat baizikan.

Mendiluze:
Lehenago ere abildadea
bazenuen hortarako,
besteek negar egindakoan
zuk beti parrea pranko;
baina neu ere pozik nagola
onartu egin beharko,
bizi tristerik egin bazen ta
gustora hilko zelako.