Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-12-11 Soraluze Jaialdia
Conducteur/trice
Loidi, Arantzazu
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Quiala, Tomasita

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Kaixo Fidel ez nator
juan nintzan moduko;
Euskadiko abentura
dizut kontatuko;
zuk badakizu bistak
egin zidan uko
ta han jende lehorra
izan nun gertuko;
salto egiten zuten
ikutu orduko! (bis)

Egaña:
Azaldu dezu lagun
atarramentua,
baina Euskal Herria
ez da konbentua;
gauza hau argitzeko
hau da momentua:
euskal jendea berez
ez da hain tontua,
nun ukitzen zenitun,
hori da kontua ! (bis)

Lujanbio:
Xebastian zan bat, nola
gogoratzen deten!
Zure igual-iguala
zen bat bazeukaten;
hizketan hasten zan ta
hura zeinek eten!
Sei orduko mitinak
zuk egin noizbaiten,
hark bera esango luke
ordu erdi baten! (bis)

Egaña:
Beraz zuk Xebastian
maiz aldamenian
eta hizketarako
hura afanian;
benetan ona omen
abade planian,
ta puru erretzaile
degu aidanian,
ministro egingo det
etortzen danian. (bis)

Lujanbio:
Batetikan bestera
hura zoriona!
Neskatxa morena bat
denetan gozona,
baina bere inguruan
nagusi gizona;
txapeldun ta kanpeon
batek bazun sona
ta azkenean bera zan
danetan sosona! (bis)

Egaña:
Beraz txapeldun hori
eseri ta etzan,
ez zen oso iaioa
jolasaren saltsan;
Ardanza etorri zen
ta haren esperantzan,
hura zero genuen
grazian ta martxan,
txapelduna holako
zozoren bat al zan? (bis)

Lujanbio:
Fideli errespetoz
zuzentzen natzaio,
txapeldun soso hari
esan nion aio;
nik euskaldunak baino
kubatarrak nahio,
gerririk ezin muitu
haiek ze arraio,
nahiz eta rona edan
guk aina ta gehio! (bis)

Egaña:
Beraz nahiz hitzak suelto
ibili mokoan,
nahiko traketsak ziren
aldaka jokoan.
Nahiko burumakurka
zatozkit gaurkoan,
hara zer egin behar
duzun hurrengoan:
Fraga bisitatzera
Galizira joan. (bis)

Lujanbio:
Jende hain hotzik ez det
ezautu gaurdaino,
nahiz berotzeko jarri
nahikoa enpeño;
ai, euskaldun hoiekin
zenbat desengaino!
Ta iraultzaren ametsak
bertan zenbat laino,
kubalibreak nahio
Kuba libre baino! (bis)

Egaña:
Nere uste apalez
ez da ez normala,
kubalibretarako
haien eginahala.
Eskertzen det txostena
neskatxa apala;
ziur nago Euskadin
tontoak dirala,
sinistu egin al zuten
itsua zinala? (bis)