Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-12-11 Soraluze Jaialdia
Conducteur/trice
Loidi, Arantzazu
Bertsolaris / Auteurs
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur gauean, Xabier, hona etorri aurretik, umea oheratu duzunean, honela galdetu dizu: "Aita, gaur zer ikasi duzu?".

Description

Air
Bizkar batean eguzkitara
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme lanetik bota naute gaur,
ogibideak adio;
gaur ikasi dut gizakiekin
ezin gaitezkeela fio.
Nahiago nuke ikasgai honi
kaso egingo bazenio,
baina besteen kolpeak ez du
norberarentzat balio.

Autoestima oinpean daukat,
gaur lur jota nago seko;
ondoriorik ere atera dut
egoera hau tarteko:
berekoi ere izan behar du
zoriontsu izateko;
zeure burua maite ezean
inor ez duzu maiteko.

Hainbat aholku on eman zidan
nere aitona xahar zenak;
lekuko hori neuk hartu nuen,
zeuretzako dauzkat denak.
Beste gauza bat erakutsi dit
bihotzean dudan penak:
amatxo ta zu zaituztedala
gauzarik inportanteenak.