Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-01-31 Tolosa Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hegazkin batean zoazte eta komandanteak lurra jotzera zoaztela iragarri du, baina bitarte horretan isildu gabe bertsotan segitzeko eskatu dizue.

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-01-31 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Alper-alperrik esango degu
"aizu azafata, arren!";
alper-alperrik belaunikatu,
egingo degu aitaren;
bertsolaritza degu maitemin,
bertsoa han eta hemen;
azken potoak egin ditzagun (bis)
arnasa joan baino lehen!

Irazu:
Abioia hartu ta bidai on bat
egin nahi genun gaurkuan,
baina motorrak funtzionatu ez
eskatutako tajuan.
Bertsotan hasi behar degula
horren aldarte gajuan!
Nik habanerai ekingo diot (bis)
zu hasi beatzikuan.

Egaña:
Zure ideia izan liteke
gu biontzako kaltian,
zoritxarrean lotuak gaude
herioren hankapian;
habanera bat bukatu orduko
biok ginake urpian,
ez al da hobe biok hastea (bis)
zortziko txiki batian?

Irazu:
Zerutik dator herio beltza,
hori ez da nobedade;
musaje zuriz baina bihotzak
oraindik dauzkagu trebe.
Zortziko txikin goitikan behera,
zorionekoak gaude!
Lurra lurpea bihurtuko da (bis)
eta zuloa debalde.

(Irazuk bukatzearekin batera hasi zen Egaña bertso hau kantatzen)

Egaña:
Egoera hontan bertsolariak
gu ezin ibili lasai,
hegazkinetik hartu liteke
hainbeste herio usai;
bestetan dira premizko baina
gaur txaloak sobera, ai;
barka zazute entzule denok (bis)
denboraik ez det galdu nahi.

Irazu:
Leheno gerana izan ginana
bihurtu liteke gaurtik;
eta hiltzea zer izan leiken
ezin det asmatu tutik.
Abioi txarrak arrisku latza
izaten dunez gertutik,
parakaidasa hartu nuen ta (bis)
heldu zaidazu eskutik.