Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1998-06-27 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Epelde, Imanol
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Igande eguerdi batean etxeko balkoitik begira dagoen zarauztar bat zara Jon. Kotxeak pilaka datoz, guztiak ere igande pasa datozen domingeroak. Oraintxe Nafarroako matrikula duen kotxetik Estitxu jaitsi da aulki, sonbrilla, hozkailu eta abar hartuta. Hasi Jon.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1998-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Begira nengoela
ikuskizun txarra,
emakume bat heldu
eta tirri-tarra;
hori da hori gauzak
atera beharra,
kotxeak hartuko du
lasaitu earra! (bis)

E.Arozena:
Zarautz aldeko plana
pentsatu aukeran,
igande bat pasatuz
ongi ta primeran;
zu ere porta zaitez
domingero eran,
birentzat aina bada
nere fianbreran. (bis)

J.Sarasua:
Barka nere etxean
badaukat jan pila,
zure kotxe hortatik
a ze iskanbila!
Oaindik ez zaite joan
hondarraren bila;
guanteran ahaztu zaizu
patata tortilla. (bis)

E.Arozena:
Herritar honek badu
nahikoa kemena;
patata-tortillari
arreta aurrena
ta horrek harriturik
utzi dit barrena;
harrigarria ez al da
honen usaimena? (bis)

J.Sarasua:
Letxuga entsalada,
tortilla patata;
krema ta radioa,
sonbrilla galanta;
neska napar hauena
ez ote da marka,
kotxean dena eta
nobioa falta! (bis)

E.Arozena:
Esan duena ez da
gaurkoan eztia,
bakarrikan nagola
baina eguzkia
parean daukadanez,
nere abestia,
nobioak prestatu dit
bazkari guztia. (bis)

J.Sarasua:
Beraz orain sinistu
egin behar zaio,
nobioa izateko
bada aski iaio;
orain entenditzen det
noski ze arraio!
Kotxea lasaitu da
nobiua gehio. (bis)

E.Arozena:
Oraingoan bota du
arrazoi doblea;
lasaitasunarena
hura da jabea
ta ez da jeloskorra
beraz plan hobea:
siestarako nahi dut
zu eta ohea. (bis)

J.Sarasua:
Barkatu baina ez dut
nahiko konfiantza;
noizbait juango zera
Nafarruarantza.
Aurretikan plastiko
eta kremen saltsa,
txukuna utziko du
Zarauzko hondartza! (bis)