Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-02-16 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
1997-02-16 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gauerditikan egunsentira
dilindan daude izarrak;
ni ere haiei beha jartzen nau
esperantzaren beharrak,
Euskal Herriko gertakizunak
aspaldi baitira txarrak;
ez dit fidantza aunitz ematen
nere arima iharrak;
itxaropena neri ematen dit
nere anaien indarrak. (bis)
Atzo Bilbora joanak ginen
Gran Vian gora igoak,
ta esperantzak hartu zituen
itxura ofentsiboak.
Azaldu ziren beltzak zeritzen
zomorro abortiboak;
entzun genitun, jasan genitun
bota zituzten tiroak;
horiek dira guk indartsuago
jarraitzeko motiboak. (bis)
Itxaropena zer hitz handia
eta zer gibel goibela!
Nik ere hori pentsatzen nuen
atzo han Bilbon geundela.
Ez naiz ausarta, ez kementsua,
aitor dut egia dela,
baina uste dut martxa honetan
amorratuko nautela,
nire itxaropen bakarra hori da,
jotzen hasiko naizela. (bis)