Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia
Conducteur/trice
Mendizabal, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zenbat pisatzen du egitazko penak?

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Pertsonak beti ezin dionez
irrifarreari eutsi,
sarri morala egiten zaigu
derrepente jo ta hautsi!
Ta penak zenbat pisatzen duen
erantzuna ezin utzi,
gure hipokresi haundia zein dan
horrek baitu erakutsi:
norberarena dan harek asko,
besterena danak gutxi. (bis)

Egaña:
Besteren pena zein den arina,
hori're ez da mirari!
Norberarenak pisua dula
Maialen kantatzen ari.
Sentimentuak neurtu asmotan
eutsi matemtikari:
pena kilo bat bi libra dira,
ez al da garbi nabari?
Lasto kilo ta burdin kiloan
txiste zaharra da hori. (bis)

S.Lizaso:
Bizitzan zehar sortu ohi dira
nork daki zenbat arazo?
Poz iturritik edan nahi eta
pena haundinak eraso.
Horrelakotan inor ez gera
gero sentitzen eroso!
Egizko penak animoa ere
lurreratzen du akaso;
zer pisu duen ez dakit baina
lurretik ezin da jaso. (bis)