Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Conducteur/trice
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jon, Guggenheim musioa zara eta Iratxe Durangoko azoka. Gaueko bakardadean, Bilbotik Durangora bidean, izpirituak ere ibiliko dira eta, hizketan ari zarete elkarri.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Bilbo aldetik Durangoraino
doa Guggenheimen soa.
Hor ikusten dut plastikozkoa
ene azoka gaixoa;
eta ni berriz gaur titanioz
brillo ederretan jasoa;
zugana doaz euskaldunak ta
nigana mundu osoa.

Ibarra:
Nire ondora inguratzen da
noski euskaldun apala;
eta zuk berriz zure barruan
hartu ere mundu zabala.
Titanioa aipatu duzu
ta okurritu zait hala:
zu ere noizbait jausiko zara
Titanic hura bezala.

J. Sarasua:
Barka zaidazu, azoka maite,
baina lehorretan nago,
diruak dira nere urak ta
askozaz seguruago;
zuk nahi zenduke noizbait bihurtu
finko eta haundiago,
hortako falta zaizun dirua
nere sakelean dago.

Ibarra:
Dirua falta zaidala eta
honek horrenbeste pena!
Zu lasai egon hargatik niri
ez zait estutzen barrena.
Goi-mailakoen laguna zara,
ni herri xumearena;
dirurik gabe ere nahiko dut
beraien maitasun dena.

J.Sarasua:
Maitasun asko aipatu baina
gaur azokak pobre dirau.
Bizitza hontan izaten dira
hainbat lege eta arau.
Durango gaixo, berriro ere
ein beharko dezu barau,
euskaldunak zu maitatu arren
Arzalluzek ni maite nau.

Ibarra:
Egia da bai egina zaude
Arzalluz horren indarrez,
baina herriak maiteko zaitu,
neuk esaten dizut nekez.
Nahiz ta barrutik jantzia zauden
koadro ta pintura ederrez,
ni ia denek ulertzen naute,
zu zeure buruak'be ez.

J.Sarasua:
Baina gaur egun burrukan gabiltz
hainbeste kultura mota!
Eta euskera galtzea ere
ez zait gehiegi inporta;
ta gutxi balitz agintaria
ere gure alde dago-ta,
txakolinak zer egin dezake
gaur Coca-Colaren kontra?

Ibarra:
Arrazoi duzu, gaur Coca-Cola
ia ikusten da nun-nahi,
baina gu horrek ez gaitu jartzen
txakolinak bezain alai.
Zure inguruan gertatu denaz
nola zaude horren lasai?
Zure aurka asko mintzatu dira
ta nire alde ere bai.