Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-08-16 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-08-16 Bidania-Goiatz Jaialdia
Conducteur/trice
Larrañaga, Andoni
Bertsolaris / Auteurs
Sarasua, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertso baten bukaerak honela dio: "Nahiz jaio hiri haundian edo / nahiz jaio mendiko bordan, munduko gizon azkarrena da / dakiena bera nor dan".

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-08-16 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hara, Andoni azpeitiar honek
ze esaldi jarri digun!
Nor dan dakien pertsonarikan
ba ote da gero inun?
Pentsatzen nago geronek ere
fallo hori ote degun;
garai batean bagenekien
denok ginala euskaldun,
zalantzan nago zer garen ere
ahazten ari ote zaigun. (bis)

Zaharrengandik jaso genuen
hizkuntza eta odola,
adarrak soilik gera gu eta
aspaldikoa arbola.
Zalantzan nago arbola hori
garai txarrean dagola,
baina nor naizen jakin nahi nuke
ta kantatuko det hola:
ez dut gorrotoik espainolentzat,
baina ez naiz espainola. (bis)

Nolanahi ere gure herria
orain ez doa primeran
ta hogei urte daramazkigu
Madrilkoen araberan;
PNVta partidu horiek
dabiltza betiko eran,
eta neronek eskatzen diet,
ea argi dezakedan:
behingoz aitortu dezaten garbi
bageran edo ez geran! (bis)