Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Patxi Etxeberria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Etxeberria, Patxi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur zuek biok zarete seikoteko bertsolaririk zaharrenak eta badakizue ondo duela zenbait urte nola ibiltzen zineten bertso saioetara joateko: trena, autobusa... hartu behar. Gaur egun, bertsolari bakoitza bere kotxean ibili ohi da. Urte gutxiren buruan ez al dira gauza asko aldatu?

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Patxi Etxeberria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Oroitzapenak halako talkak
sortzen dizkit bihotzean,
aurrerapenak guztia ona
ez baitakar bizitzean.
Haiek zituan garaiak Patxi,
lehendabiziko hitzean,
maitale bana genduanean
estazio bakoitzean! (bis)

Etxeberria:
Gertatu zaigu urte askotan
han ta hemen ibiltzea.
Esaten zuten "bertsuetara
zu etorriko al zea,
nahiz egoardian bazkaltzera edo
iluntzean afaltzea?"
Egun batean joaten ginan ta
biharamunen etxera. (bis)

Amuriza:
Andrea eta komisioa
biak tarterako jabe,
alkoholemia bestean alto,
baztarrak holaxe daude.
Hartu kotxea eta karneta,
autopista ta peaje,
beste modutan ibiltzen ginan
gaur aina kontrolik gabe. (bis)

Etxeberria:
Nere bizitza daramakit nik
entsaio asko eginez,
han eta hemen pasiatzen det
elusiorik haundinez.
Kotxea eta neska gazteak,
zer ari haiz hitz eginez?
Ni gaur ere hor etorri nauk ba
beti bezelaxe oinez! (bis)

Amuriza:
Ez dezu dana egia esan
Etxeberria trastea!
Honek eiten zun biaje hura
ez zan batere tristea:
Bizkaiko ez dakit zein zokotatik
"nola zaude emaztea?",
Amurizari kulpa bota ta
han pasatzen zun astea. (bis)

Etxeberria:
Egun batzuek tartean tarten
pasatzen nituen handik,
oroitzapenak goxo askuak
nerekin dauzkat oraindik:
bertso saiua handikan eta
lagun artea hemendik,
Etxeberriak Bizkaian ere
gizatasuna izan dik. (bis)

Amuriza:
Aizazu Patxi, ez hasarratu,
barkaidazu lizentzia,
orduan oso gazteak ginan,
hura ez zan penitentzia;
orain ordea bi zaharrenak gu,
hau da hau diferentzia!
Halaxa dala jakinda ere
ezin errez irentsia. (bis)

Etxeberria:
Atzeko horiek esango dute
"hauk'e sasoia baziten".
Errexa da bai begiratuta
noiz izan gendun jakiten.
Nik pentsatzen det zahartzaroa hoiri
gerturatu ote zaiten,
sasoiarekin batera hasi
dira kalbua egiten. (bis)