Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (28. 1996. Donostia)
Représentación
1996-01-27 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hik esana duk behin oholtzatik ikusten den paisaia gero eta koloretsuagoa dela. Jakin nahi diagu zuek egiten duzuen bertsoa ere koloretsua ote den ala oraindik zuri beltzean al zabiltzaten. Hala, nik gai bat jarriko diat eta kolore diferenteko bertsoak kantatu behar dizkiok gai horri. Gaia hau duk: dutxatu berritan osorik isladatzen hauen ispilu baten aurrean hago. Egoera horretan hagoela kanta ezak arrosa koloreko bertso bat. Egoera horretan berean, kantaiguk bertso berde bat. Bukatzeko, ea bertso beltz bat ateratzen zaian.
Gaiari oharrak
Gaiaren planteamendua bertsokakoa izan zen, hau da, behin kolore bateko bertsoa
botatakoan egoera berari beste kolore bateko bertsoa eskatu zitzaion.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ispilu aurrean irudiak krak!
Bikoiztearen eztanda;
txiki ez haundi, zatar ez polit,
gorputz normala, bistan da.
Ni ez nago, ez, gorpuzkerian
moda honek erasanda.
Zer da gorputza? Beti animan
euskarri hutsa izan da.
Ni neureakin konforme nago
Jainkoak eman zidan-da. (bis),

Egoera horretan berean, kantaiguk bertso berde bat.

Ispilu aurrean parerik pare
ikusten ditut lau kalbo;
ni behekoekin jarduten naiz-ta,
beraz, goikoak akabo.
Zintzilikaio dalako hori
arra ta erdi ta gehiago;
dutxa ondoko gandua zela
pentsatzen nuen lehenago,
baina ni ikusiz ispilua're
hezetzen hasia dago. (bis)

Bukatzeko, ea bertso beltz bat ateratzen zaian.

Kamisetaren algodoiaren
pelotilaren trastea,
onena nuke loditu arte
zilbor-zuloan uztea.
Azkazal bat det grakaz betea
ta berdin-berdin bestea;
goraizerikan ez det topatzen,
hauxe da gauza tristea.
Beraz, onena makurtu eta
hortzekin mozten hastea. (bis)