Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1996-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
1996-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hau da papela toka jatana
Kamasutraren ondoren!
Gabixola honek nik gaur ez dakit
zentzuna ondo ete dauen.
Aprobatxo bat entzuliekaz
ein nahi neuke orain hemen:
viva España! kantauta ia
zenbat txalo jotzen daben. (bis)
Txalo batzuek hor entzun dodaz
dudazkoak izan arren;
txistutxo bat'e hortxe joan da
erdi kojo, erdi herren.
Beste aproba bat egin gurie
gaur hona zelan nekarren:
gora Euskadi! kantata ia
zer reazino datorren. (bis)
Demokrazixe zer dan horra hor,
gure Aznar presidentie:
errespetatu biher dozula
herrixen borondatie,
baina herri hori ez da Espainia
baizik Euskadi maitie.
Hori da gure demokrazixe
hortixik dator bakie. (bis)