Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-05-11 Legorreta Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Joxe
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe baserritarra traktorea belarrez beterik duela badoa bide estu samarrean eta han agertu da Euzkitze deskapotable batean baina ez du aurrera egiteko behar beste leku.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Etxetik irten ta ez det presarik
eguna ilundu arte,
ta baserritar zure joera
gaur ez zait gustatzen bate.
Hau ibilgailu onentzako da,
alde egin zazu aparte;
pasabiderik ez dezu uzten,
belarretatik juan zaite. (bis)

J.Agirre:
Lehenago ere nik ez dut izan
bizimodu erosua,
ta orain ere txulo xahar batek
sekulako erasua.
Pasabiderik ez dedala uzten,
hori du amenazua.
Eta presarik ez badaukazu
zertako dezu pasua? (bis)

Euzkitze:
Eguna libre hartuta daukat
nik jai egun hau tarteko;
holako asko badabil, ez det
nere gustorik beteko.
Bide estu hau hartu det eta
guztia nere kalteko.
Presarik ez det baina ez nago
zuri begira egoteko. (bis)

J.Agirre:
Katxarrua ere halakua ta
burua nahiko aidea;
baserritarrai burla egiteko
hori du bere idea.
Txarra bada ere nik egina ez da
orain guazen bidea
ta ibiltzeko zuk bezelaxe
dadukat eskubidea. (bis)

Euzkitze:
Zuk ibiltzea libre daukazu
hori bada zure nahia,
baina noizbaiten helduko da, ba,
apartatzeko garaia.
Kriston kiatsa botatzen dezu,
ez nago oso lasaia;
puska batean ez zait juango
kotxetik ximaur usaia. (bis)

J.Agirre:
Hortain narratsa ez nago eta
zertan hasi abusuan?
Gure txulo hau kotxetik hemen
neri ai zait errezuan.
Kriston usaia omen det eta
nagola enbarazuan;
itxura danez badaki honek
Kristok'e zer usai zuan. (bis)