Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-03-09 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Bertsolaris / Auteurs
Gorostidi, Bixente
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Bixente, AEKko irakaslea zara. Zure koadrilako lagun honek, Anjel Marik, ez daki euskaraz eta inoiz ez du ikasteko asmorik erakutsi. Ea oraingo honetan konbentzitzen duzun.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorostidi:
Euskera ez dezu ikasi eta
hori nahi dizut gomenda;
euskaltegitan kontaezina
inguruan den zerrenda.
Tolosakora etorri zaitez
besteetatik irtenda;
klase aurretik astean bitan
egiten da merienda. (bis)

Peñagarikano:
Euskera eta holako gauzak
dauzka honek kazkarrian,
ta esaten du bere beharra
badala Euskal Herrian;
eta gainera merienda pranko
hango txoko bazterrian.
Plako nagola esan didazu
disimulo ederrian. (bis)

Gorostidi:
Plako egotea gauza bat da-ta
gainea goseak akatzen.
Hasi zaitea euskaltegian
pauso batzuk aurreratzen;
ikasi euskeraz ondo hitz egiten
lehengo aiton haien antzen,
sutur horrekin erdaldun batek
ez baitu asko pegatzen. (bis)

Peñagarikano:
Beraz, euskeraz ikastea da
guztiz gauza printzipala.
Esaten dezu nik ikasteko
hizkuntza nola edo hala.
Sudur honekin eta erderaz
ez omen da hain normala;
esan didazu nik por narices
ikasi behar dedala. (bis)

Gorostidi:
Ondo ari zera, ondo ari zera,
segi horrela patxadan.
Euskaltegian bentaja gehio
zuretzat aipa ditzadan:
klase bikainak dauzkate bertan
batzuk besteekin iladan;
behekon euskeraz ikas daiteke
eta bertsotan ganbaran. (bis)

Peñagarikano:
Honta ezkero ez da izango
hemen gurekin gauzonik.
Konturatzen naiz, zure inguruan
ez dezu nahi erdaldunik.
Bertsotan ere ikas leikela
zure ahotik entzunik;
bertsolaririk ez det ezautzen
ganbaraz ondo dagonik.

Gorostidi:
Bertsotan ondo egin nahi dunak
betea behar barrena;
horretarako euskeraz jakin
beharko zenuke aurrena.
Nik aholkatu, zuk kasuik batez,
hori izango da txarrena.
Bestela igoal ez zea jungo ta
nik emango det izena. (bis)

Peñagarikano:
Nere izena zuk ematea
zeure helburu ta xede.
Neure bizitzan ni ez naiz izan
inoiz inoren titere
baina ez dakit ikaste horrek
egingo ote dun mesede
eozein postutan koloka neike
bate ikasi gabe're. (bis)