Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1996-12-27 Zumaia Jaialdia
Conducteur/trice
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Igorrek burua galdu du maitasunaren erruz eta lanean ez dabil ondo. Juan Mayor nagusiak deitu dio gaur bere bulegora kargu hartzeko asmoz. Ez daki, noski, bere alaba Magdalena eta Igor elkarrekin maiteminduta daudela, dagoeneko prestatua baitu Magdalenaren eta Jesus Maria aberaskumearen arteko ezkontza.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Gaur artean zenbiltzan
tralari-tralara,
lanean nolako fin
egun eta gaba.
Orain rendimenduan
asko jetsi zara,
horrela egoteko
zer gertatu da, ba? (bis)

I.Elortza:
Gauza asko gertatzen
zaizkigu bizitzan;
badut buruan zerbait
ta ezin dut jasan.
Baina nahiz ta fabrikan
jefea zeu izan,
soldata igota ere
ezin dizut esan. (bis)

Maia:
Zure jarrerarekin
ni haserre nago,
nola aldatu zeran
lanean zeharo.
Lan egin behar dezu
askoz gogorrago,
entxufatuek baino
pixka bat gehiago. (bis)

I.Elortza:
Goitik behera egin du
niretzako plana;
adi-adi entzun dut
zuk orain esana:
entxufatuek xume
omen dute lana;
gutxi gorabehera hori
da nik nahi dudana. (bis)

Maia:
Aspaldi ibiltzen naiz
zure inguruan,
ta ez dezu pentsatzen
batere diruan.
Beti komunera ta
kale aldera juan...
ziur neskatxaren bat
duzula buruan. (bis)

I.Elortza:
Harira zuzen jotzen
hasi da kolpeka
urduritzen ari naiz,
hau da berriketa!
Baina horren ozen ez
egin errieta,
esan ezkero ez zaizu
gustatuko eta. (bis)

Maia:
Fundamenturik gabe
egiten duzu hitz;
bai ekintzetan eta
pentsamentuz murritz;
Ni kezkatuko nintzan
hola behin ta berriz,
nere alaba zurekin
ibiliko balitz. (bis)

I.Elortza:
Besteekin portatzen
zara horren bapo;
niretzako, ostera,
errieta nahiko.
Umore pixkat behar
nuke lanerako,
Montekristo bat ba al
duzu niretzako? (bis)

Maia:
Montekristoa dago
gaur egun garesti,
ta zu, berriz, diruaz
zabiltza amesti.
Nere familirako
ez zaitut nahi noski;
ez zera hogei kilo
kaka eta guzti! (bis)

I.Elortza:
Montekristo bat lortzen
nire ahalegina,
ta esaten didanak
ematen dit mina.
Jakiten duzunean
zein den nire zina,
zeu geratuko zara
kristo bat egina. (bis)