Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
Bertsoa entzun |
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Gaur artean zenbiltzan
tralari-tralara,
lanean nolako fin
egun eta gaba.
Orain rendimenduan
asko jetsi zara,
horrela egoteko
zer gertatu da, ba? (bis)
I.Elortza:
Gauza asko gertatzen
zaizkigu bizitzan;
badut buruan zerbait
ta ezin dut jasan.
Baina nahiz ta fabrikan
jefea zeu izan,
soldata igota ere
ezin dizut esan. (bis)
Maia:
Zure jarrerarekin
ni haserre nago,
nola aldatu zeran
lanean zeharo.
Lan egin behar dezu
askoz gogorrago,
entxufatuek baino
pixka bat gehiago. (bis)
I.Elortza:
Goitik behera egin du
niretzako plana;
adi-adi entzun dut
zuk orain esana:
entxufatuek xume
omen dute lana;
gutxi gorabehera hori
da nik nahi dudana. (bis)
Maia:
Aspaldi ibiltzen naiz
zure inguruan,
ta ez dezu pentsatzen
batere diruan.
Beti komunera ta
kale aldera juan...
ziur neskatxaren bat
duzula buruan. (bis)
I.Elortza:
Harira zuzen jotzen
hasi da kolpeka
urduritzen ari naiz,
hau da berriketa!
Baina horren ozen ez
egin errieta,
esan ezkero ez zaizu
gustatuko eta. (bis)
Maia:
Fundamenturik gabe
egiten duzu hitz;
bai ekintzetan eta
pentsamentuz murritz;
Ni kezkatuko nintzan
hola behin ta berriz,
nere alaba zurekin
ibiliko balitz. (bis)
I.Elortza:
Besteekin portatzen
zara horren bapo;
niretzako, ostera,
errieta nahiko.
Umore pixkat behar
nuke lanerako,
Montekristo bat ba al
duzu niretzako? (bis)
Maia:
Montekristoa dago
gaur egun garesti,
ta zu, berriz, diruaz
zabiltza amesti.
Nere familirako
ez zaitut nahi noski;
ez zera hogei kilo
kaka eta guzti! (bis)
I.Elortza:
Montekristo bat lortzen
nire ahalegina,
ta esaten didanak
ematen dit mina.
Jakiten duzunean
zein den nire zina,
zeu geratuko zara
kristo bat egina. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra