Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Maialen Lujanbio [Bertsoa]

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa

Description

Titre
Maialen Lujanbio
Dokumentuan jasotako izenburua
Maialen Lujanbio
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskal Herriko txapelduna da gure Hernaniko perla
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
Irrien Lagunak [Aldizkaria]
Numéro
0
Pages
41
Date de publication / empreinte
2010-00-00

Maialen Lujanbio [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Irrien Lagunak [Aldizkaria] Argitalpen data:  2010-00-00 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herriko txapelduna da
gure Hernaniko perla
badakizue ile beltzean
zapia janzten duela
BECen guztiok negar malkotan
zorionean geundela
hark historian lehenengo aldiz
magia balitz bezela
biak batera jantzi zituen
zapia eta txapela!

Erdi lehoia erdi katua,
erdi ornitorrinkoa,
oilar artean txioka hasten
atrebitu zen txitoa
txapel ta guzti Euskal Herriko
urrezko perretxikoa
baina zarenez neska jatorra
eta bihotz handikoa
txapela baino nahiago dugu
txapelaren azpikoa!

Ikastolako bertso eskolan
gazte-gazte hasi zena
Maialen txiki hura handituz
joan da urtetan barrena
baina oraindik ez zaio galdu
ume-irrifar gardena
mila kolore elkartu eta
zuretzako da, morena,
Euskal Herriko haurren partetik
irrifar potoloena!