Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Maialen Lujanbio [Bertsoa]
Maialen Lujanbio [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Irrien Lagunak [Aldizkaria] Argitalpen data:
2010-00-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euskal Herriko txapelduna da
gure Hernaniko perla
badakizue ile beltzean
zapia janzten duela
BECen guztiok negar malkotan
zorionean geundela
hark historian lehenengo aldiz
magia balitz bezela
biak batera jantzi zituen
zapia eta txapela!
Erdi lehoia erdi katua,
erdi ornitorrinkoa,
oilar artean txioka hasten
atrebitu zen txitoa
txapel ta guzti Euskal Herriko
urrezko perretxikoa
baina zarenez neska jatorra
eta bihotz handikoa
txapela baino nahiago dugu
txapelaren azpikoa!
Ikastolako bertso eskolan
gazte-gazte hasi zena
Maialen txiki hura handituz
joan da urtetan barrena
baina oraindik ez zaio galdu
ume-irrifar gardena
mila kolore elkartu eta
zuretzako da, morena,
Euskal Herriko haurren partetik
irrifar potoloena!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra