Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Udaberria loratzen denean [Bertsoa] / Igor Salsamendi
Udaberria loratzen denean [Bertsoa] / Igor Salsamendi
Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Dokumentu-mota: Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) Argitalpenaren izenburua: [Aldizkaria] Argitalpen data: 2012-03-23
1
Udaberrian toki guztitan
ernaltzen dira loriak,
Orion berriz kapot gainetan
paper zuri ta horiak.
Sasoi honetan lapurrak ere
izateia ugariak.
Enzun ba niri lapurtutako
bizikletan komeriak,
bi bider lapurtu zidatela
esaten baitu jendiak.
2
konpra bikain bat egina nuen
Donostiako azokan,
bizikleta bat erosi nuen
berrogeita bost eurotan.
aparkatu nun udaletxeko
atzeko karkara hortan,
bi egun aski izaten dira
gurpil bat lapurtzekotan,
halaxe egin zuten lapurrek
eta udaltzainak lotan.
3
Udaltzainek loriak ipintzen
bazuten nahiko zeregin
ta alkilerren erosi nuen
errueda bat, ta ze min!
Berrogeita zortzi eurogatik
jarri zidatela fin-fin,
bigarren eskuko bizikleta
ta ni gurpil berriakin,
orain aurreko gurpila lotzet
kandau ta kate batekin.