Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Udaberria loratzen denean [Bertsoa] / Igor Salsamendi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Salsamendi, Igor

Deskribapena

Izenburua
Udaberria loratzen denean
Dokumentuan jasotako izenburua
Udaberria loratzen denean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Udaberrian toki guztitan ernaltzen dira loriak,
Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
XXXIII
Zenbakia
314
Argitalpen / inprimatze data
2012-03-23

Udaberria loratzen denean [Bertsoa] / Igor Salsamendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-23 


1
Udaberrian toki guztitan
ernaltzen dira loriak,
Orion berriz kapot gainetan
paper zuri ta horiak.
Sasoi honetan lapurrak ere
izateia ugariak.
Enzun ba niri lapurtutako
bizikletan komeriak,
bi bider lapurtu zidatela
esaten baitu jendiak.
2
konpra bikain bat egina nuen
Donostiako azokan,
bizikleta bat erosi nuen
berrogeita bost eurotan.
aparkatu nun udaletxeko
atzeko karkara hortan,
bi egun aski izaten dira
gurpil bat lapurtzekotan,
halaxe egin zuten lapurrek
eta udaltzainak lotan.
3
Udaltzainek loriak ipintzen
bazuten nahiko zeregin
ta alkilerren erosi nuen
errueda bat, ta ze min!
Berrogeita zortzi eurogatik
jarri zidatela fin-fin,
bigarren eskuko bizikleta
ta ni gurpil berriakin,
orain aurreko gurpila lotzet
kandau ta kate batekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra