Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-11-19 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli.

Description

Air
Abokatuak deitu berri dit
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kasualitatez ia nahi gabe
hartu genuen etxean
aukera heldu ta hari heldu
egiten zaion antzean.
Gero kariñoz tratatu gendun
janari ona eltzean
eta zauriak ere sendatu
zaizkio erietxean.
Mutil alaia izan da beti
hau bere zorigaitzean
basamortu bat kabitzen zaio
begirada bakoitzean. (bis)

Basamortuko begiradetan
hor bi guraso egarri
“zergatik ez da berriz bueltatu?”
galdezka gaude elkarri.
Gogoratzen dut txikia zela
hain hauskor ta hain oin gorri
gure aurrean ipini eta
egiten zuela korri.
Orain hemendik bastante urrun
joanagatik zerorri
semetxo batek jakin behar du
noiz joan ta noiz etorri. (bis)

Zilbor-hesterik ez dago berez
beraz ez dago zer moztu
baina zerbaitek lotu gintuen
urte horietan estu.
Orri txuri bat eman genion
berak kolorez narrastu
basamortuko duna altuak
ohi zituen hark marraztu.
Heldua da ta bere bizitza
egin beste ezer ez du.
Egin ezazu zure bidea
baina gurekin ez ahaztu. (bis)