Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Lizardi Saria (35. 2011. Zarautz)
Représentación
2011-09-02 Zarautz Sariketa
Conducteur/trice
Zarauzko Bertso Eskola (Motxian)
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolaris / Auteurs
Barroso, Odei
Exercice
Bakarka oina-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Aspaldian aurpegi hori burutik kendu ezinik zabiltza.

Description

Air
Nolabait denok lotu nahi degu
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Giltzurrenean ta uteroan
egin zioten test bana
minbizia ere deklaratuta
aldatu zen panorama.
Nola segitu aintzina? Nola
zorion bihurtu drama?
Minbiziak duen zama
hartuta aintzina darama.
Aurpegi tristez zaude egunero
triste noa zuregana
biziki zaila dela badakit
baina irrifar egin ama. (bis)

Holakoetan alferrik dira
termalgin ta aspirina
medikuntza're nola ez dagon
denon neurrira egina
eta bizitza denekin ez da
zuzena eta berdina.
Nahiz ta ez den atsegina
barrenean duzun mina
gure eskua hartu ezazu
ta segi zazu aintzina
gu garelako ama zuk gehien
behar duzun medizina. (bis)

Dirua sartzen bada tartean
zer ote da gizakia
zientziak duen kobaia edo
medikuntzaren jakia?
Irrifarra ere goibeldu zaio
du aurpegi lotsatia
ta kimioterapia
gogorra ta basatia.
Nik egunero emanen dizut
nere bihotzan zatia
ta bizitzea da zure esku
dagoen erabakia. (bis)