Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-04-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-04-16 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gauza bat dut zuentzat: tori, azken hogeita hamaika urteetako egutegiak.
Gaiari oharrak
Jose Mari Sagardui “Gatza” presoa 31 urte kartzelan egin ondoren atera berri da egunotan.

Description

Air
Beste bateko inularretan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-04-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Egutegiak hartu ditugu
ta gabiltza jolasean
ja hogeita hamar urte neretzat
baitoaz luze antzean.
Ez dute asko pisatzen hauek
gure behatzen ertzean.
Zergatik daude barrote batzuk
egutegien atzean? (bis)

J. Maia:
Hogeita hamar urte pasata
a ze zenbaki arraro!
Gatza izeneko euskaldun batek
kartzelan ditu igaro.
Hemen zenbaki pilo bat daude
eta zein baino beltzago
hogeita hamar urte luzeetan
egun gorririk ez dago. (bis)

B. Gaztelumendi:
Ta azkenean ailegatu da
kalera irteteko txanda
erori dira egutegiak
zabaldu ateko langa.
Hogeita hamar ez dira asko
horrela azkar esanda
nere bizitza baino kondena
luzeagoa izan da. (bis)

J. Maia:
Ordun euskeraz telebistarik
ez zegoen gaur bezela
ez Internetik ez mugikorrik
esan behar da horrela
bide beretik ez baitijoaz
mundua eta kartzela
esan liteke mundu hontara
bigarrenez jaio dela. (bis)

B. Gaztelumendi:
Baino hainbeste urte pasata
bueltatzerikan ba ote?
Ez ote diren gutxi izango
esanez zenbat arlote!
Hainbeste urtez milaka muxu
mila juerga mila trote
eta batzuek oraindik horri
justizi deitzen diote. (bis)

J. Maia:
Euskal Herriak joan nahi luke
aro berrietarantza
buka dadila alde guztitan
sufrimentu gordin latza
denak itzuli eta bueltatuz
herriari esperantza
malkoen geza itsaso zabal
bihurtuko duen gatza. (bis)