Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Udalekuei jarriak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren

Description

Titre
Udalekuei jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Udalekuei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Uztaileko eguzki izpien dirdira,
Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2332
Pages
22
Date de publication / empreinte
2012-07-22

Udalekuei jarriak [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-07-22 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Uztaileko eguzki
izpien dirdira,
esnatzearekin bat
pizten da intriga,
begirale zein ume
udara begira,
mundutxo bat sortzeko
elkarren neurrira,
udalekuetara
abiatzen dira.

II
Berezia izaten
da iritsiera:
taldea ezagutu,
hautatu litera,
arropa, botak eta
zakua atera...
Pixkanaka motxila
husteaz batera,
sentipenez betetzen
hasten da norbera.

III
Beti oroituko dut
Goñi non dagoen,
Nafarroako bihotz
magikoa omen.
Han ez da inoiz jakiten
zer gertatuko den;
irriak sortzen dira
lokartu baino lehen,
eta ametsak hasi
esnatu ondoren.

IV
Goizeroko nagiak
zakuetan laga,
eta mendira edo
eskulanetara.
Konturatu orduko
iristen da gaba,
ipuinak, muxu bana,
umeak lotara...
Horrela nekatzea
gauza ederra da.

V
Nahiz guztiok igaro
bi aste atsegin,
etxerako eguna
iristen da berdin,
helbideak trukatu
malko txikiekin,
eta autobusetik
agur-agur egin,
berriro elkartzeko
esperantzarekin.

VI
Esperantzak atzera
Goñira naroa,
askok hantxe kokatzen
dute haurtzaroa.
Begiraleek ere
zer lan oparoa!
Izan arren aspaldi
handik igaroa,
nire gogoa udan
berriz hara doa.