Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kantu berriak Urruñeko pilota partidaren sujeten gainean [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (1. 1851. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Oxalde, Joanes (1814-1897)

Description

Titre
Kantu berriak Urruñeko pilota partidaren sujeten gainean
Dokumentuan jasotako izenburua
Kantu berriak Urruñeko pilota partidaren sujeten gainean
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Mila zortzi ehun eta berrogoita hameka
Date
1851-00-00
Air (txt)
Gaskoinaren kantuia
Bertso kopurua
14
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
63

Kantu berriak Urruñeko pilota partidaren sujeten gainean [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.
Mila zortzi ehun eta berrogoita hameka,
Urruñan gerthatu da oraiko sujeta,
Pilota partida bat izan da xarmanta
Xoria bezain arin zabilan pilota,
Kaskoinak errefera Autziartzek bota,
Aisa irabazi dute Espainolen kontra.

II
Saratarrak zituzten hartuiak lagunak,
Guziek dakitena pilotari onak,
Orai horientzat dira primaren fortunak,
Prima hori emanik d’Abbadie jaunak,
Ohore frango badu gure erresumak,
Pilotan buruzagi Frantses-Eskualdunak.

III
Probentziarrak ere eztugu mendratzen,
Errespetuz baitira pilotan jokhatzen,
Makhurrik dutenian plazari galdatzen,
Halako jokhairiak orok desiratzen,
Bere paso ederrez jendia admiratzen,
Bainan Kaskoinak ditu artetik tronpatzen.

IV
Kaskoinak errefera, Auziartz botari,
Plazer onik egin du hemengo jendiari,
Heien lagunak ere ziren ongi ari,
Erreprotsurik ein gabe sekulan elgarri,
Partida finitu ta gero lauek irri,
Berriz ere prest gaituk hoien zerbitzari.

V
Adios Nafartarrak bai eta probentzi,
Franzesekin pilotan ez daite liberti,
Hirur erreinu huntan Kaskoina nagusi,
Oraino holakorik ez dugu ikhusi,
Azken partida hortan guziek sinhetsi,
Anitz penatu gabe gaitu irabazi.

VI
Partida galdu eta juan dira doluan,
Franzes hoiek utzirik oro deskantsuan,
Ethorriak baitziren gazte eta trenpuan,
Heiek bezalakorik uste ez zen munduan,
Kaskoinak tronpatu’itu bigarren phausuan,
Erbia lo baitzagon uste etzen lekhuan.

VII
Arrabotian galdu eta gero sendotzeko,
Bazuten desafio pleka jokhatzeko,
Bi Franzes hoberenak plazan paratzeko,
Esparantza beitzuten aisa irabazteko,
Fortuna izan dute berriz tronpatzeko,
Buruzagi beitute Sarako Norbertxo.

VIII
Gizon gaztia da eta gorphutza arina,
Hemeretzi urthe du jaun harek adina,
Iduri du hartako esprez egina,
Manera guziez da kalitate fina,
Halako jokhariak ez daite estima,
Orai harendako da plekako zen prima.

IX
Mussiu d’Abbadiek ez balu eman prima,
Probentziarrendako, ai zer atsegina,
Hura dela medio badute xangrina,
Partida galdurikan bere bihotz mina,
Sofri urthe dela aurthen hori da jakina,
Aski dute egitia berriz al-egina.

X
Mussiu d’Abbadiek egin du fagore,
Haren present ederrez kontent naiz ni ere,
Partida jokhatu hemen lehen ere,
Bainan arizan dira primarikan gabe,
Primaren izaitia guzientzat hobe,
Eman dezagun hortaz jaun horri ohore.

XI
Holakorik ez da izan heskual herrietan,
Laudorioak baditu dobleska denetan,
Eta oroz gainetik pilotarietan,
Mila libera eman tu haien fagoretan,
Gero pertzu berriak laster kopietan,
Orok kanta ditzagun haren ohoretan.

XII
Guzien buruzagi d´Abbadie jauna,
Jainkuak ekharri zaitu gure artera huna,
Zu zare laudoriuak merexi tutzuna,
Zeren egin daukuzun obra eder bat ona,
Desiratzen dauzugu milaka fortuna,
Bertze mundian ere zeruko erresuma.

XIII
Desperitzera nago guzier goraintzi,
Errespetu onian nihori ez gaitzi,
Uste dut badudala hotarikan aski,
Gehiago emaiteko ez bainuien asti
Bi sosetan kopiak ez tira garasti
Aurthen nahi duienak paperik erosi.

XIV
Saldu nahi duiena bethi enpleguan,
Haien eroszaliak khausitu orduan,
Pertsu berri paratzen bere ofiziuan,
Bertze pensamendurik ez dauka buruan,
Uda ta primadera orobat neguan,
Deusetako ez denik ez baita munduan.

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/