Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Biba Louis Napoleon [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (2. 1852. Urruña) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Oxalde, Joanes (1814-1897)

Description

Titre
Biba Louis Napoleon
Dokumentuan jasotako izenburua
Biba Louis Napoleon
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Biba Louis Napoleon Bonaparte, Frantzian izan duzu hanitz begitharte
Date
1852-00-00
Air (txt)
Iguzki denian zein den eder itzala
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

Biba Louis Napoleon [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Biba Louis Napoleon Bonaparte,
Frantzian izan duzu hanitz begitharte,
Obeditu zaitugu galdatu eta fite,
Zure populu maitiaz bethi orhoit zite.

I
Mila zortzi ehun berrogoi hamabian,
Kantore berriak baditugu Frantzian:
Sujeten gainian, abendoaren bian,
Parisko hirian,
Sala ederrian,baitzauden guztian,
Tronpatu uste gabian.

II
Sujetak nahi tut oneski deklaratu:
Bi ehun deputatu nola diren mintzatu:
Napoleon nahiz bethikotz kasatu,
Edo laurdenkatu,
Dute proposatu eta elgar hartu;
Etzaie baliatu.

III
Napoleon Jaunak egin du abilezia,
Bertzela galtzen zen Frantziaren erdia,
Igorri guardia, ordre bat berria
Estimagarria,
Deputatuientzat hura zen loria:
Arratsian presondegia.

IV
Bero den gizonak han behar du freskatu,
Edo ez du behar nehor gaizki xerkatu,
Dira entseiatu, nahiz eskapatu,
Hartarik libratu;
Ditu segurtatu, barnean zerratu;
Han behar dute kantatu.

V
Biba Napoleon, guzien Presidenta!
Zuk egin daukuzu obra bat etselenta
Tenoria kausitu, ez baitzen beranta,
Afera xarmenta!
Deithuren zaitugu zitoienen aita,
Hala zuzena baita.

VI
Ikhus zuienian nola zuen afera,
Hartaz egin dauku Frantziari apela,
Ezagutu zuien orduko manera,
Gauza honik etzela,
Ginduhazin galtzera, edo sofritzera,
Ez bagintu athera.

VII
Napoleon jauna, izan da entseatuia,
Konserbatu nahiz, Frantzian populuia,
Izan du karguia, berak galdatuia,
Zeren zen premuia,
Du kontsolatuia, bere izpirituia,
Zeren den maithatuia.

VIII
Zazpi milion botz, baditu phasatuiak,
Merezi baitzuien haren errespetuiak,
Baiginen guziak deliberatuiak,
Eta intresatuiak,
Hark egin tratuiak dira hon hartuiak,
Orotan hedatuiak.

IX
Aita sainduia ere Errumako hirian
Berak plazatu du trionfa eder handian,
Desterru baitzagon juan den aspaldian,
Maltako alderdian,
Eman du bidian plazaren erdian,
President Italian.

X
Erlisionia ba, hura dela medio,
Nork ez du izanen harentzat amodio?
Frantziari abantail eman nahi dio;
Hil eta herio
Gostarikan ere etzaio khario,
Egin ahal badio.

XI
Oro eskuian tu guzien egiteko,
Amodiotan da populuiarendako,
Kontribuzioniak ditu ttipituko,
Komersa hasiko,
Gitu lagunduko eta gidatuko
Fidelki zerbitzatuko.

XII
Jaun hura dezagun orok erremesia,
Jainkoak eman dezon zerutikan grazia,
Kontserbatzen badu bere prudentzia,
Zer bozkalentzia,
Haren zuhurtzia animuz bethia,
Gidatzeko Frantzia.

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/