Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bandera españolari jarriak [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Sorozabal, Jokin

Description

Titre
Bandera españolari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bandera españolari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hamaika ikusteko sortu omen gara (bis):
Air
Ai gure antzinako
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2353
Pages
23
Date de publication / empreinte
2013-01-20

Bandera españolari jarriak [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-20 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamaika ikusteko
sortu omen gara (bis):
bandera española
udaletxetara.
Harridura ote da
edo hotz-ikara?
Zertarako bandera
balkoiean para?
Español bat bakarrik
herrian ez bada? (bis)

Bandera bat ez bada
herriak jasoa (bis)
bere onarpenean
dago arazoa
antzeztu nahi duzue
España osoa
trapu txiki batentzat
zer konpromisoa!
Lotsaz ajatuko da
bandera gaixoa (bis).

Ez hasi saltsa bila
kontu hau hartuta (bis)
“en lugar preferente”
jarriko dugu-ta:
Zer moduz elizako
pararraio punta?
Tximista sartzen bada
ez da gure kulpa.
Su hartzen baldin badu
San Pedrori multa (bis).