Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bandera españolari jarriak [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sorozabal, Jokin

Deskribapena

Izenburua
Bandera españolari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Bandera españolari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hamaika ikusteko sortu omen gara (bis):
Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2353
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2013-01-20

Bandera españolari jarriak [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-20 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamaika ikusteko
sortu omen gara (bis):
bandera española
udaletxetara.
Harridura ote da
edo hotz-ikara?
Zertarako bandera
balkoiean para?
Español bat bakarrik
herrian ez bada? (bis)

Bandera bat ez bada
herriak jasoa (bis)
bere onarpenean
dago arazoa
antzeztu nahi duzue
España osoa
trapu txiki batentzat
zer konpromisoa!
Lotsaz ajatuko da
bandera gaixoa (bis).

Ez hasi saltsa bila
kontu hau hartuta (bis)
“en lugar preferente”
jarriko dugu-ta:
Zer moduz elizako
pararraio punta?
Tximista sartzen bada
ez da gure kulpa.
Su hartzen baldin badu
San Pedrori multa (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra