Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Suprefetari [Bertsoa] / Amets Arzallus

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets

Description

Titre
Suprefetari
Dokumentuan jasotako izenburua
Suprefetari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskaraz bada hitz arraro bat, esaten dugu "mentura",
Air
Naparruatik ardo karraio A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Egunkaria]
Pages
11
Date de publication / empreinte
2013-02-02

Suprefetari [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Egunkaria] Argitalpen data:  2013-02-02 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskaraz bada hitz arraro bat, esaten dugu «mentura»,
izan daiteke ausardia nahiz amets baten abentura,
alegiazko arrazoi baten logikaren arrenkura...
zoritxarreko mentura batek zakartza gure mundura.

Suprefet jauna, izan liteke, zuk sinisteko zail xamar,
lehen erdararik ez zekitenak bederatzitatik hamar,
ta gure hitzak hiru hatz puntta, ahalgeak hiru adar,
begiak ixten zituen eta bi ezpain muturrek dar-dar.

Zauri sakon bat nola dakarren nerabezaroko bortxak
bere barnean exilio bat eraiki zuen bakotxak,
hura gainditzen ez zuen jakin minez bizi zen ahotsak,
txoriak hotzak hil zituen ta hitzak hil zituen lotsak.

Mara-mara du elurra ari hitza sortzen da marmarka,
gure hitzaren marmarrak beti barbaroaren hatz marka;
zigortu zuten taldean eta biziraun zuen bakarka,
orduz geroztik euriak nola ikasi zuen zeharka.

Bide nabar bat bezala biziz, ezarian-ezarian,
hedapenari ezaxolati iraupenaren harian,
bide nabarra ixilik doa bere ibili nagian,
oharkabean bizitze horrek salbatuko du agian.

Zuen eskutan utzi bagenu aspaldi zen putreen bazka,
bide zidor bat hartu genuen bere sasi ta gatazka,
ikastola bat horixe baita, esku lanaren adaxka,
hilkutxa baten egurretatik ateratako seaska.

Baina iduriz, suprefeta zuk, ez duzu maite zurgina,
zurezkoa zen seaska hortan ikusi duzu burdina.
Seaskak badu kaiola traza, hori da egi gordina,
haur euskaldunek ez dute besteen inozentzia berdina.

Maitasunezko seaska edo susmagarrien kaiola,
kolokan jarri duzu, jakinki, kulunka laket zaiola;
nik uste dut zuk ez dakizula oraindik badariola
zuek eragin zaurietatik mintzo zahar honi odola.