Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Zubeldia, Iker
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano

Hemen egunak bata
bestean atzetik
eta malkoak sarri
matrailan ertzetik.
Bertsolari lagunak
gu geran partetik
larrosak dakazkizut
nere baratzetik
ta eskeintzen dizkizut
bihotz-bihotzetik. (bis)

S. Lizaso

Horra larrosak jaso
kolorez erdi beltz
neretzako zirenik
ia ezin sinets
eta Peñak bidali
gezurra tamalez.
Ez dituzu biali
etxetik bihotzez
bihotzik ez daukazu
baratzik ere ez. (bis)

I. Zubeldia

Tori larrosatxo bat
eta bere txotxa
ni naiz Edurnezuri
zu zera ipotxa
zapalduko al didazu
koartoko koltxa?
Ni nauzu azeria
zu zera bildotsa
ai laztandu ahal banu
zure bizar motxa! (bis)

S. Lizaso

Norbaitek aldaba jo
etxeko atean
ta larrosa opari
jaso bat-batean
Ikerren partetikan
neuretzat kaltean.
Bizarra laztandu nahi
zuk derrepentean
laztandu zazu baina
argazkin batean. (bis)

I. Murua

Ondo pasa zak moteil
Sebastian eguna!
Ez zak komeni eta
ez joan urruna.
Zaindu heure burua
ta zaindu kuttuna
osasuna're zaindu
ez izan tuntuna.
Gabiriko kixkur nauk
betiko laguna. (bis)

S. Lizaso

Ni ez nengon ohitua
egoera jasaten
ta detaile txikiak
dute erasaten.
Bi agur aski dira
ni poztu nazaten
ezin aspertu Iñaki
eskerrak esaten
ta luzaro segiok
laguna izaten! (bis)