Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa
Gai-emailea
Iturrioz, Leire
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Alberdi, Uxue
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.

Description

Air
Geldirik ezin naizela egon
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi

Pentsatu gendun "Haur bat nahi dugu"
jausi zitzaigun adurra
gero haurdun gelditu nintzen
ta hankek jo zuten lurra.
Beti ez nago oso seguru
ez det esango gezurra
emankorra izan ote naitekeen
hori da lehen beldurra.

U. Alberdi

Izango zara jausi ezean
beti beldur hoien mende
ahaztu ezkero jartzen diguten
mila aholku ta lege.
Umearekin disfrutatzea
hartu zazu zure xede
gero ez dezu astirik izango
beldurra izateko ere!

A. Agirreazaldegi

Haurra izan ta beti jendea
ondoan balitz behinepin
baina ama asko ikusi eta
hain zaila zenik ez nekin.
Zure barrua nola moldatzen
ote den nahi nuke jakin
lagun guztiak euren martxan ta
zu pasiaran haurrakin.

U. Alberdi

Nahiz ta ohituta nengoen lehen
beti publikotasunean
orain sarritan murgildu ohi naiz
nere ta haurraren senean.
Orain bizitza bizi dezaket
egunean-egunean
gero ere hala egongo naiz ta
zuk deitu nahi duzunean.

A. Agirreazaldegi

Ta bikotean lehen maitatzeko
izaten zen ahalegina
ostiraleko antzerkia nahiz
zapatuko pasiara atsegina
ta orain dena haurrarentzako
aitak ta amak jakina
ta nola zaindu bikotea bada
hirugarrengo erpina?

U. Alberdi

Bizitzak badu bere denbora
fase bat da hau alafede!
Baditu bere kalteak eta
baditu nahiko mesede.
Dena umorez hartu behar da
bizi behar da alegre
dena txandaka egiten dugu
ia baita larrutan'e!

A. Agirreazaldegi

Jendea kezkaz ikus dezaket
nere beldurrei begira
guztia baikor saldu ohi degu
amatasunan harira
ilusioak eta beldurrak
guztiak datoz neurrira
baina mamuak txikio dira
aipatzen baldin badira.

U. Alberdi

Bizi ohi ditut momentu onak
eta bada une txarrik
bizi izan dunak ondotxo daki
ez det esaten alperrik
baina zuk segi zure bidean
ta ez zazu egin negarrik
gero're Ainhoa izango zara
ta ez ama bat bakarrik.