Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2012-05-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2012-05-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Alberdi
Despedida pentsatu
behar det puñeta!
Nahiago ez pentsatu
geroko gordeta
oaindik despeditzeko
gaztea naiz eta. (bis)
A. Rezola
Baino oholtza danez
gu bosten aldare
gu oholtzan eta bihian
umiak badaude
despedituko gera
kamararik gabe.
J. M. Irazu
Bertsoak plazarako
ibilia dakar
oraindik egun hori
ez bedi hel azkar!
Despeditu nahi nuke
sasoiko ta zahar.
B. Gaztelumendi
Baino nik betetzean
larogei bat urte
Anoeta bi aldiz
bete nahiko nuke
ta zuek pasilloa
egingo dezute. (bis)
Mantxi
Bertsotan nahi nituzke
horrenbeste lagun
ta neuk kantari pasa
beste hainbeste egun
Joxe Agirren marka
ea nork hausten dun! (bis)
U. Alberdi
Nahi dut despedida bat
xume ta apala
lagun batzuk kantuan
behar den bezala
ta Aginek aurreskua
in diezadala. (bis)
A. Rezola
Aurreskua egin behar
dizut klaro klaro!
Holakorik ez nuen
ikasi lehenago
baino ni trankil nago
denbora badago. (bis)
J. M. Irazu
Beñat larogei urtez
ta kriston brilloa
nik'e izango ditut
eundoko piloa
oso pozik egingo
dizut pasilloa. (bis)
B. Gaztelumendi
Irazu ez zaite hasi
horrela umiltzen
ausartuko baitzera
orduan hurbiltzen
rockero zaharrak inoiz
ez zerate hiltzen. (bis)
Mantxi
Nik'e pasilloa nahi det
lehenik eguardian
gero zerbeza batzuk
Irazun ferian *
ta ahal dala afaia
sagardotegian. (bis)
U. Alberdi
Nahi dut tablauan zahartu
eta makurtzea
baina ez da komeni
denboran urtzea
inor aspertu baino
lehen agurtzea. (bis)
A. Rezola
Beñat ez baldin bada
binin ** pasa neurriz
pasillua egingo dit ***
pozik eta irriz
nere bastoiarekin
zankadila jarriz. (bis)
J. M. Irazu
Zankadilak jartzeko
gogoa normala
nun bukatu behar guk
denbora joan ahala
Altza ez da leku txarra
Txirrita bezala. (bis)
B. Gaztelumendi
Ai ze egin dezaketen
gaur bi begi itsuk!
Despedida on bat nahiz
nahi duzun egin zuk
Larraulgo kodillua ****
eramango dizut. (bis)
Mantxi
Ni joatea nola
nahi duten batzuek
agenda preparauta
jar zazue zuek
eguna ta tokiya
esango dizuet. (bis)
* Aurreko bertsoaldi bati egiten dio aipamena.
** Behinik behin.
*** Dit = Diat.
**** Aurreko bertsoaldi bati egiten dio aipamena.