Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-05-20 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Ze bero gauden hemen
ezin mantarik ken
beti amestu eta
lehenbizikoz aurten
hasi zaitez mantari
kolpeak ematen
earki ai geala
pentsatu dezaten. (bis)

A. Egaña

Baina ez zazu eman
ez denaren berri
Jon gaur zure ondoan
nago larri-larri
fallatu egin dezu
eiten dezu sarri
txikia eskatu dizut
ta haundia ekarri. (bis)

J. Maia

Kendu dituzu galtzak
ai ai ai osoa!
Aber eman dezagun
hurrengo pausoa.
Kontxo! Hori al zan ba
ai ze kapritxoa
komentatu zenidan
tatuajetxoa? (bis)

A. Egaña

Jon beti izan dezu
gizarajo planta
orain egin dezuna
ze akats galanta!
Tatuajearekin
ez neri eman lata
hori kantzontziloen
anagrama da-ta! (bis)

J. Maia

Ba ni ja utzi nauzu
bustita eta blai
kantzontzilo anagrama
hori omen da ai!
Ba ari zara ematen
por aqui ta por ahí
ze anagraman jartzen
du "Bietan jarrai". (bis)

A. Egaña

Adarra joaz zatoz
Jon joan zaitez por ahí!
Zure aldamenean
ez nago hain lasai.
Nutrizionistarena
joaten naiz ni ai!
Ez da "Bietan jarrai"
da "Dietan jarrai". (bis)

J. Maia

Andoni semental bat
indartsu ta lerden
hemen bere leienda
gorenetan goren
bat'e eskurik gabe
ari gera hemen
ta begiratu manta
nola eusten duen! (bis) *

A. Egaña

Ba aitortu behar det
zintzo ta ondradu
sofa sarkor batean
galdu gera galdu.
Punta hau zergatik dan
egin danak kargu:
ia odol guztia
hanketan daukagu. (bis)


* Estalkia gorantz jaso zuen.