Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2012-07-18 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Ormaetxea Zenikazelaia
Bertsoa entzun |
2012-07-18 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Ormaetxea Zenikazelaia
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ze zoriontsuak izaten garen
tragotan edo narrutan
edo estra bat daukagunean
bakoitzan sudurran puntan
ta ez bazaigu ezer irtetzen
nola jartzen garen sutan
geure burua edo geureak
ez direnekin burrukan.
Egi bakarra ez dago eta
neu ere nago kulunkan
batzutan faltan botatzen naiz ta
soberan beste batzutan.
Energia bat baino ez gara
zirkuito itxi honetan
aldakorra den kontraesan bat
itsasontzi bat zainetan
bestei egotzi ahal dioguna
ekartzen dizuna bueltan
ez nukeen hau esan beharrik
baina esango dut bertan:
positibo ta negatibo bat
daukat ipurmasailetan
tatuaia bat behar nuen ta
naizen denen izanetan.
Harroak eta aho zabalak
kalean soberan daude
eta bateko edo besteko
zirko berdinean gaude.
behin Amurizak aipatu zidan
“Nun gauz ba hemen baino hobe?”
ba batzuk euren kaiolen txori
ta batzuk alderik alde.
Ni aurkituko nauzue nonahi
buruz behera bada ere
geltoki baten ametsetan ta
billeterik hartu gabe. (bis)