Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-07-18 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Ormaetxea Zenikazelaia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-07-18 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Irakulis, Xabier
Bertsolaris / Autores
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Unai, afalosteko kafearekin batera, sofan jesarri zara, egunero gustura erretzen duzun zigarro horrekin, eta handik gutxira, betiko paranoiekin hasi zara: “ Zer gara? Zer ez? Nondik gatoz? Nora goaz?”.

Descripción

Melodia
Ilun ikarak azken argia
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-07-18 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Ormaetxea Zenikazelaia

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ze zoriontsuak izaten garen
tragotan edo narrutan
edo estra bat daukagunean
bakoitzan sudurran puntan
ta ez bazaigu ezer irtetzen
nola jartzen garen sutan
geure burua edo geureak
ez direnekin burrukan.
Egi bakarra ez dago eta
neu ere nago kulunkan
batzutan faltan botatzen naiz ta
soberan beste batzutan.

Energia bat baino ez gara
zirkuito itxi honetan
aldakorra den kontraesan bat
itsasontzi bat zainetan
bestei egotzi ahal dioguna
ekartzen dizuna bueltan
ez nukeen hau esan beharrik
baina esango dut bertan:
positibo ta negatibo bat
daukat ipurmasailetan
tatuaia bat behar nuen ta
naizen denen izanetan.

Harroak eta aho zabalak
kalean soberan daude
eta bateko edo besteko
zirko berdinean gaude.
behin Amurizak aipatu zidan
“Nun gauz ba hemen baino hobe?”
ba batzuk euren kaiolen txori
ta batzuk alderik alde.
Ni aurkituko nauzue nonahi
buruz behera bada ere
geltoki baten ametsetan ta
billeterik hartu gabe. (bis)