Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-09-13 Bermeo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bermeon betidanik esan izan da Bermeoko emakumearen presentzia eta garrantzia beti izan dela herri honen joan-etorrian itzela edo sarritan erabakigarria. Adibide bat pasatu didate, gainera, esanez, kultur arloan, turismo eta informazioan, kiroldegia, euskara dinamizatzailea, ikastola, Izaro abesbatza, Bermeoko abesbatza, Kirol Patronatua, Eusko Alkartasuna, alkatea eta Lurgintzakoak ere denak direla emakumeen esku, haiek direla kudeatzaileak.

Description

Air
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi

Hainbeste izen aipatu ditu
holako zerrenda baten
ez naiz kapaza ni errenkadan
hoiek guztiak esaten.
Harrotasuna nabaritzen da
nola emeak dauzkaten
baina alderantziz dugun herritan
ez da notizi izaten.

M. Amuriza

Kultur munduan eta euskaran
ein dozue lan galanta
ikastoletan, koruan edo
elkarteetan be aparta
nahiz eta ez dan bermiotarra
hautagai onena da ta
behin honezkero lehendakaria
baino ez jaku hemen falta!

U. Alberdi

Beraz Bermion andreena da
barkuko lema ta masta
andreentzako ez dira soilik
sukaldea ta sehaska.
Ikusten denez herri honetan
daukazuen arrakasta
Euskal Herrira zabaldu behar
da hemengo andreen kasta

M. Amuriza

Alderdi onak gehiago dira
seguruenik balantzan
kontu hauetan proportzioak
ibili ohi dira dantzan.
Andrak kanpoan baldin badabiz
zeozer dago zalantzan:
gizonezkoak ete dabizan
sukaldean eta plantxan

U. Alberdi

Galdera zuzen egin duzu ta
nik zalantza daukat klaro
zaharrak zaintzen izango dira
emakumeak luzaro
goi karguetan badira batzuk
ta horrekin pozik nago
baina halere izango dira
ikusezinak gehiago.

M. Amuriza

Goi karguetan omen dabiltza
emakumezkoak trebe
bardintasuna ta beste hamaika
proiektu ditue xede.
Egia esan hoba leukie
oihartzun hori balebe
garrantzi bera edo gehijjau dauka
isileko lanak ere.

U. Alberdi

Leku guztitan egon daitezen
andra zuri, hori, beltzak
Virginia Woolfek behin eskatu zun
gela txiki bat beretzat
baina ja txiki gelditu dira
gela estuaren ertzak
ta orain kalea ta plaza ere
nahi genituzke guretzat.

M. Amuriza

Gela txiki bat geuganatzea
izan genduen lehena
kaleak eta plazak bete nahi
genituzke guk hurrena
bandera moreik ez dago hemen
baina hori ez da problema
emakumeon presentzia da
banderarik ederrena.