Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-09-30 Irura Jaialdia
Gai-emailea
Mendiluze, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Aste honetan notizia asko begiratzen aritu naiz propio, nik ere gai batzuk proposatzeko, eta pare batek zer pentsatua eman didate. Batetik, bada gimnasten entrenatzaile bat, goi mailakoa, oso txalotua, laudatua izan dena, eta bat-batean deabru bihurtu da. Zinemaldiko aktore batek ere esaten zuen ez zegoela ohituta, urte asko daramatzala, baina lehenengo aldia dela zinemaldi batera gonbidatzen dutena eta sari bat ematen diotena eta pixka bat harrituta zegoela. Arrakasta. Arrakasta omen da helburua, arrakasta izaten da ametsa, baina hauskorra ere bada, arriskutsua zenbaitetan. Arrakasta.

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso bat bota ta lehen
txaloaren segundua
da haize ezti goxo bat
oniritziz leundua.
Entzulearen bihotza
utziz gero bigundua
sentitzen dugu eskutan
hartzen dugula mundua
baino ez da antzekoa
behekaldeko ingurua
hargatik hotza mantendu
behar da gure burua
ondorio izan dadin
ta ez gure helburua. (bis)

Gero fokoen argia
dagonean apartean
igual ez gara sentitzen
oholtzan bezala pakean.
Jendeak ze eragina
duen gure aldartean
nork sinetsi beharrean
norberak duen artean
baino nere buruari
zertan hasi atakean?
Arrakasta gozatu nahiz
arrakasta jasatean
gozatzen jakin behar da
irauten duen artean. (bis)

Nola eskertu ohi dugun
saio baten deiadarra
autoestima txute bat
euforia ta indarra
agenda hutsa badugu
bajualdia negarra
estremista izatea
izatez delako txarra.
Norberari eutsi eta
euts dezagun irrifarra
eta arrakasta ahaztu
nahiz izan bere beharra
arrakasta aparra da
baina bakarrik aparra. (bis)