Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertso bat bota ta lehen
txaloaren segundua
da haize ezti goxo bat
oniritziz leundua.
Entzulearen bihotza
utziz gero bigundua
sentitzen dugu eskutan
hartzen dugula mundua
baino ez da antzekoa
behekaldeko ingurua
hargatik hotza mantendu
behar da gure burua
ondorio izan dadin
ta ez gure helburua. (bis)
Gero fokoen argia
dagonean apartean
igual ez gara sentitzen
oholtzan bezala pakean.
Jendeak ze eragina
duen gure aldartean
nork sinetsi beharrean
norberak duen artean
baino nere buruari
zertan hasi atakean?
Arrakasta gozatu nahiz
arrakasta jasatean
gozatzen jakin behar da
irauten duen artean. (bis)
Nola eskertu ohi dugun
saio baten deiadarra
autoestima txute bat
euforia ta indarra
agenda hutsa badugu
bajualdia negarra
estremista izatea
izatez delako txarra.
Norberari eutsi eta
euts dezagun irrifarra
eta arrakasta ahaztu
nahiz izan bere beharra
arrakasta aparra da
baina bakarrik aparra. (bis)