Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-10-06 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Arzallus, Amets
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Miren, aurtengo udan Etiopian ibili zara. Zu, berriz, Amets, orain lau-bost urte Bolivian ibili zinen, besteak beste. Jakin gura nuke zer pentsamendu ibiltzen duzuen hemen "Krisia" berba entzuten duzuenean.

Description

Air
Beti penetan beti penetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Munduko zenbat bazter gordetan
ez edari ta ez jangai!
Eta bizitza kostata baina
aurrerantza eraman nahi
eta haiekin konparatuta
nik sarri pentsatzen dut ai
gu aberatsak garela baina
oso behartsu ere bai.

M. Amuriza

Ez da erraza etxetik kanpo
zer dagoen jakitea
nahiko zeregin ta buruhaustez
dago gure lur maitea.
Krisia ez da hartu beharra
jateko nahiko merkea
krisia baita zer janik ere
ia-ia ez eukitea.

A. Arzallus

Igual krisia hori bera da
goizeroko jan eskea
ta zoritxarrez horrela dabiltz
bai bata ta bai bestea
baina badago beste krisi bat
hala da nere ustea:
zenbat daukazun ez jakin eta
besteak ez ikustea.

M. Amuriza

Zenbat daukagun apreziatzen
ez dogu ikusi tamalez
ta bat-batean ekonomia
guztia dogu aldrebes.
Etiopian ez da dirurik
eta zer janik ere ez
eta halan be ia inortxo
ez zan ikusten negarrez.

A. Arzallus

Pentsa ezazu zer alde dagon
iparraldetik hegora
hura da gure lehengaien lur
dirua eta denbora
hura da gure basura haundi
dena doa han zulora
baina bizitza berri bat ere
handikan etorriko da.

M. Amuriza

Hona etorri ta badirudi
dana dagoela txarto
ez da ba izango orain artean
gu egon garela bapo.
Kalkulau zenbat diru dozuen
zuek gaur parrandarako
urte osoa litzake hori
han famili batentzako.

A. Arzallus

Errexena da telebistara
jarri ta sofan eseri
baina hura da gure aldeko
aberats denen miseri
hori da gure bizitza honen
min ematen duen egi
baina arrazoirik ez die kentzen
gure eskakizuneri.

M. Amuriza

Asko ta askori kendu deutsiez
makina bat diru sari
eta gatxa da baikortasunez
begiratzea danari.
Pentsau ez arren esku artean
daukaguz gauza ugari
daukazuena apreziatu
ta lagundu ez daukanari.