Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2012-12-20 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2012-12-20 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirre Goia, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Andoni, urte asko daramatzazu plazan. Lehen kontatzen ahalegindu naiz, eta igual hogeita hamar urtetik gora bai. Atzera begiratuta, zer aho zapore geratzen zaizu?

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2012-12-20 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsoak elkartzen ditu
ohitura ta fantasia.
Unaik galdera egin dit
urteak badoaz ia
bertsoa dut bizimodu
bertsoa ia bizia
bertsoa dut alimentu
ta bertsoa kutizia.
Batzutan joan-etorria
nahiz ta gertatu gazia
lagun onak egiteko
izandu baitet grazia
sekula ez zait damutu
noizbait bertsotan hasia. (bis)

Duela hogeita hamar urte
behin egindako aukera
ia premizkoak nitun
boligrafo ta papera
pentsatzen nun "Amuriza
berdingarria ote da?"
hurbiltzen nintzen holako
izar hoiez egotera.
Ordun abiatu nintzen
plaza batetik bestera
mundua aldatu nahi nuen
bertsoen bidez ospera!
Ta bertsoak aldatu du
nere mundu ikuskera. (bis)

Gerora etorri ziren
finalak eta txapela
ez da garrantzitsuena
ez naiz halako txepela.
Bertsoak deskubritu dit
lagun talde bat itzela
bertsoak erakutsi dit
Euskal Herri bat badela.
Beste urte pila baten
segi nahi nuke horrela
plazatan bertso kantari
ari naizela naizela
indarrak ahitu artean
Joxe Agirrei bezela. * (bis)


* Bost egun lehenago hil zen Joxe Agirre "Oranda" bertsolaria.