Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Mikel Iturriotz Etxaniz
Bertsoa entzun |
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Mikel Iturriotz Etxaniz
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Iturriotz
Erlazioakin behin
in gendun aurrera
baina ez gabiltz ondo
azkenaldin keba
zeren nere begiek
aspaldi gainera
ez dute erakusten
lehengo neska bera.
A. Iturriotz
Nere gerrialdea
omen da mardula
halakorik ez nuen
espero sekula.
Gogoratzen dizut lehen
esaten zendula
naizen bezelakoa
maite ninduzula.
M. Iturriotz
Baina aldatu naiz nahiz
ematen don pena
eta hartu ezazu
adizu kemena
izan zaitez hemen zu
neskarik onena
nik pagatuko dizut
zirujia dena.
A. Iturriotz
Zirujia ez det nahi
ematen dizut hitz
zu’re zahartu zera ta
pattalago zabiltz.
Nik’e nahiago nuke
hori mila aldiz
ximurretan bakarrik
antzemango balitz.
M. Iturriotz
Gainera azkenaldin
jaten dezu bapo
eta aizu ez zabiltz
Amaia galako.
Nik ere zirujia
det egin beharko
sudur motxegia det
kontu onerako.
A. Iturriotz
Holakoak esaten
zabiltz txorimalo
egingo dezunik’re
ez dakit auskalo!
Ta barkatuko dizut
ez izan txotxolo.
Hala ere gaur sofan
egingo dezu lo.